Normalkuntza

Zer da normalkuntza?

Normalizazioaren helburua erabilera hedatzea da. Hori hezkuntza, politika eta kulturaren bitartez ematen den berrantolaketa prozesua da. Erabileraren hedapena honako lau xede hauek jorratuz egiten da:


  1. Hiztun kopurua haztea.
  2. Erabileraren maiztasuna handitzea.
  3. Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.
  4. Hizkuntza minorizatuaren presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera- arau adostuak indarrean jartzea.


Normalizazio xedeak elkarri lotu eta elkarren menpeko diren bi prozesu hartzen ditu bere baitan:


  1. Hizkuntzaren estandarizazioa, kodifikazioa, normatibizazioa eta abar. Hau da, hizkuntzaren egitura behar sozial berrietara egokitzen lagunduko duen alderdi linguistiko kulturala.
  2. Hizkuntzari dagokion estatusa. Prozesu soziopolitikoa: erabilera handitzea helburu duen izaera politikodun ekimen multzoa.


Aipatutako xede horien lorpenean eragile asko hartu behar dira kontuan. Hala ere, eta hezkuntzari dagokionean, eskola eragile garrantzitsua da. Hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta erabiltzeko motibazioa sustatu eta lantzeko funtsezko euskarria da. Ziurrenik, dugun egoeran, normalizaziorako elementurik trinkoenetakoa.


Horretarako, aintzat hartu behar dira eskola-komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak... Horien adostasuna bilatuz, orain arte landutakoa finkatuz, helburu lorgarriak jarriz, urratsez urrats aurrera ekitea dagokio eskolari.


Eskolaren ahalegin horri lagundu, baliabideak eskaini, eskolen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea du helburu Ulibarri Programak.

NORMALKUNTZA: Concurso de cartas de amor
14/02/2017

Entre los dias 14 y 27 de este mes, puedes presentar tu carta de amor (en euskera) para el concurso.

Mándala a normalkuntza@fptxurdinaga.com con un maximo de 2 hojas.

Habrá regalo para el/la ganador/a

Abenduaren 3a, 2014ko Euskararen Nazioarteko Eguna.
03/12/14

Koldo Mitxelena, euskara batuaren eraikitzaile, euskararen biziberritzearen itsasargia

Euskara biziberritzeko bidean, erabakigarria izan da euskara batuaren eragina. Irakaskuntzatik komunikaziora, literatu sorkuntzatik lan mundura, alor guztietan sumatu dira, indar handiz sumatu ere, hizkuntza batasunaren onurak. Euskal gizarteak euskara batuaren makulua baliatu du, azken berrogeita hamar urteotan, euskarari bizi berri bat emateko ahalegina erraztu eta bultzatzeko. Eta, euskara batua ekarriko ziguten lanen lehen urratsez ari garenez, nola ez hartu gogoan Koldo Mitxelenaren figura erraldoia? Izan ere, datorren urtean 100 urte beteko zituzkeen euskalari jakintusak ekarpen zeharo baliotsua egin zuen euskara batuaren hastapenetan eta hasiera luzeko urte zail eta erabakigarrietan. Eta gizalegezkoa da, jakina, langintza horretan aitzindarietan aintzindari eta bide-erakusle gisa egin zuenaren balio itzela onestea.

Gehiago Irakurri...

Google eta Euskara eguna.
16/11/12

Euskararen tokia munduan izenburuaz, globalizazio garaiko mundu mailako tokia izango dugu.

Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean,euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i.

Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.

Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.

Sinatu mesedez!!!! EUSKARAREN EGUNA GOOGLE_en.