Generación de ideas socialmente innovadoras
20/12/2017

BEAZek antolatutako “Sozialki Berritzaileak diren Ideien Sormena” Tailerrean parte-hartzea

2018/Urtarrila/16 Ordutegia: 10:30etatik 12:00etara Tokia: BEAZ

Jose Javier Miguel eta Angel Almaraz, Gizarteratze Departamenduko irakasleak, gonbidatuak parte hartuko dute Ekintzailetza eta Berrikuntza Sozialaren Programan, aipatutako erakundeak sustatutako ekintzan. 25 pertsonek eta Programan interesa duten sozialki berritzaileak diren erakunde sustatzaileek osatutako taldearen parte izango dira. ...

Izaera praktikoa izango du eta Asier Gallastegik dinamizatuko du. Ideien kontrastean eta azkartzean oinarritutako tailerra izango da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko ekintzailetza eta berrikuntza sozialaren sustapenerako proposatzen duen estrategien eta ariketen multzoaren parte da.

Bizkaiko Foru Aldundiko eginkizuna Bizkaia berrikuntza sozialaren erreferentea bihurtzea da, ekintzailetza eta berrikuntza soziala suspertzeko tresnen finkapenaren bidez, bai eta bere hedadura eta eragina sustatzea ideia eta proiektu berritzaileak bermatuz. Konpondu nahi diren erronkak, nagusiki, hauek dira:

Demografia aldaketa.

Iraunkortasuna.

Desparekotasun soziala.